Ikerketa eta garapena
IZINKERRENTZAT sormenaren inguruko kontzeptu berriak ikertzea eta garatzea estrategikoa da. Ikerketa-aldian lortutako emaitzek gure produktuen eta zerbitzuen katalogoa eguneratzeko aukera ematen digute, eta horrela, etengabeko berrikuntza dinamikari eusten diogu.
Azken urteetan egindako ikerketei esker sormen-teknika berriak merkaturatu ahal izan ditugu. Gaur egun, sormen-prozesurako teknika berriak sortzea, sormena sustatzeko formula berriak aurkitzea eta sormen-prozesuetan inguruak duen eragina aztertzea dira IZENKERREN ikerketen helburuak.
Bazkide teknologikoa
Egun, gizartea oso bizkor ari da aldatzen; “sortutako munduetatik” etengabe sortzen eta aldatzen ari diren munduetara pasatu gara. Beren produktuak/zerbitzuak geroz eta azkarrago zaharkitzen direla ikusten dute enpresek. Hori dela eta, erakundeak eraginkorragoak izatera eta ohiko arazoei eta sortu berriei konponbide sortzaileak ematera behartuta daude.
Aliantzak, dena delakoak, giltzarri dira zerbitzu hobea eskaintzeko. Proiektuetan ahaleginak eta ardurak partekatzea ezinbestekoa da banakako proiektu baten aukerak gainditzen dituen jarduera bati ekiteko. Enpresen arteko lankidetzak sortzen dituen sinergiak aprobetxatzeko, IZINKERREK jada finkatutako teknologia-zentro baten laguntza du: TEKNIKER-IK4rena. Eta harekin batera inguru heterogeneotan lankidetzan aritzeko modalitateak aztertzen ditu.