Nor gara?
Sormenaren arloan esperientzia handia duen talde batek sortutako enpresa da IZINKER. Sormenaren bidez berrikuntzak egin nahi dituzten erakundeei laguntzea du asmoa. Horretarako, erakunde horietako buruak prestatu eta aholkatzen ditugu, ondo egiaztatutako metodologiak erabilita.
Nori zuzentzen gatzaizkio?
IZINKERREK balioa sortu nahi duten erakundeei zuzentzen die bere jarduera. Sormena lau arlo hauetan lantzen du:
- ∙ Produktu/zerbitzu berriak
- ∙ Prozesuen hobekuntza
- ∙ Antolaketaren hobekuntza
- ∙ Marketina
Edozein motatako erakundeetan sormen-prozesuak garatzeko beharrezko ezagutzen ekarpena egiten dugu.
Bezeroak
Multinazionaletan, ETEetan, eta mikroETEetan prozesu horiek garatzen dugun esperientzia da guk erantsitako balioa. Eskainitako zerbitzua pertsonalizatu egiten dugu, eta erakunde bakoitzaren kulturan eta baliabideetan oinarrituta sistematizatzen dugu sormena.
Hauek dira konfiantza azaldu diguten bezero batzuk.
Empresa Handia
Nestlé
Araia - Alava
Mercedes Benz
Vitoria- Gasteiz
Cadena de perfumerías In Faradis
Tekniker
Bellota
Acciona
ETE
Jema
Emun
Congelados Garoa
Industrias Arizaga
Visesa
Ojmar
Maristak Ikastetxea
Durango
Teknika
Xedea
Ingenia
Hetel
ideko
Fit automoción
Eseune
Non gaude?
Donostia-tik: AP-8 autopista hartu 53 km-tan, 15B irteeraraino. N-634/Eibar/GI-627/Soraluze norabidea hartu. Zuzen jarraitu Eibarko autopista irteeraraino. Biribilgunean bigarren irteera hartu eta zuzen segi Erisono Poligonoruntz. Suhiltzaileak pasa eta gero, zuzengune luze batera helduta bigarrena eskuinetara (3K eraikuntza).
Bilbo-tik: A8-ra irteera hartuta, segi zuzen E70/AP8 norabidean (A8 Donostia/San Sebastian indikazioak). 15B irteera hartu N-634/Eibar/GI-627/Soraluze norabidean. Segi aurrera Eibarko autopista irteerarte. Biribilgunean bigarren irteera hartu eta zuzen segi Erisono Poligonoruntz. Suhiltzaileak pasa eta gero, zuzengune luze batera helduta bigarrena eskuinetara (3K eraikuntza).
Gasteiz-tik: AP-1 autobidean 21,7 km inguru gidatu Eibar-Bilbo norabidean eta 1 irteera hartu. A-8 autobidea hartu artean lotura bidegunea 1,6 km. Segi zuzen Eibarko irteerarte. Biribilgunean bigarren irteera hartu eta zuzen segi Erisono Poligonoruntz. Suhiltzaileak pasa eta gero, zuzengune luze batera helduta bigarrena eskuinetara (3K eraikuntza).