Sormenarekin loturiko baloreak erakundeetan
Esperientzia eta jolasaren bitartez, sormenarekin erlazionaturiko gaitasun eta ezagupenak garatu daitezke. Eskaintzen ditugun jardueren helburua, arazoak konpontzeko ezarpen aurreratuak, talde lana, lan giroaren hobetzea, erabakiak hartzea edota iniziatiba pertsonala ariketa eta jolasaren bitartez garatzea da.
Sormena bultzatzen duten jokabide eta jarrerak lantzen ditugu ariketen bidez, lantokian edo modu pertsonalean aplikatu ditzazun. Talde lana aintzat hartuz, sormen prozesua garatu eta eguneroko arazo eta erronkei aurre egiteko giro egokia sortzea da helburu nagusia.
Eginiko ariketa eta jarduerak taldean aztertuko dira, beste egoera batean identifikatuko ez liratekeen gaitasun eta bertuteak denen artean azaleratzeko.