Sormena eta pertsonak
Kulturalki, pertsonalki edota sozialki, sormenari trabak jartzen dizkioten faktore ugari daude, bide batez berrikuntza eta aldaketari frenoa jarriz.
Sormena, bizitzako eremu desberdinetan espresatzen den zerbait da, ez da umeen, artisten edo publizisten dohai berezi bat, denok izan gaitezke sortzaileak.
Taldekako edo bakarkako ariketa erraz eta sinpleen bitartez, pertsonek sortzeko dituzten gaitasunak azalarazten ditugu. Pentsamolde ezberdinak garatzeko herramintak eskaintzen ditugu sormenerako ditugun gaitasunak deskubritu eta adimena lantzeko.
Jolasek sormenarekiko ditugun trabak desagertarazten laguntzen dute. Hori dela eta, musika edo interpretazioa bezalako jardueren bitartez, traba horiek identifikatu eta desagertzeko lan egitea proposatzen dizugu.