Sormen-guneak diseinatu eta egokitzea
1 / Gunearen eta beharren azterketa
Dimentsioekin, materialekin eta argiztapenarekin izandako lehen kontaktu horren bidez, etorkizuneko laborategiak eskaintzen dizkigun aukerak ezagutuko ditugu. Era beran, laborategia erabili behar duten pertsonen beharrak aztertzen ditugu, zenbat orduz jarraian erabil daiteke gune hori? erabiltzaileek sarritan hartu behar dituzte oharrak? beharrezkoa da proiektore baten bidez aurkezpenak eta ideiak azaltzeko gune bat? eremu logikoa edo sortzailea? Eta abar.
2 / Aurreproiektua
Planoan oinarritutako diseinu baten laguntzaz, azterketa orokor bat egin, eta eremuaren oinarrizko egitura zehazten dugu.
3 / Proiektua eta haren ezarpena
Osaketa optimoa aztertzen dugu hiru zutabe hauetan oinarrituta: altzariak, kolorea eta argiztapena. Hiru elementu horiek gelaren tamainara egokitu behar dira.
Mugimendu naturala ahalbidetu behar da, eta sormena sustatzen duten gune erosoak sortu behar dira.