DESIGN THINKING
Diseinatzaileek normalki produktuen "estetikaz" arduratu dira. Honek produktua hobeto saltzen laguntzen du, baina lortu behar dena hau baino haratago doa, funtzionalitatea eduki behar da kontutan.
Diseinatzaileek euren sormenarengatik bereiztu dira, baina prozesuaren atal batean zentratu dira gehienetan; beste batzuek sortutako ideiak garatzen. Orain sormen hori proesuaren atal guztietan aplikatzeko aukera dago metodologia ordenatu eta integratu baten bidez.
Azterketa eta ikerkuntza askoren ondorioz, diseinatzaileen "pentsatzeko modua" beste arlo batzuetara eraman daitekeela ikusi da.
Diseinu Pentsamendua edo Design Thinking, pentsamendu sortzailea erabiliz arazoak konpontzeko metodologia bat da eta prozesua honako puntuetan oinarritzen da.
1.-Empatia: Erabiltzaileen beharren behaketa sakona, enpatikoa eta jakintza alor anitzekoa, emozioak ere kontutan hartuz.
2.-Imaginazioa: Pentsamendu analitikoa baino gehiago, imajinazioak hartzen du indar handiagoa, bilaketa "baikorra".
3.-Esperimentazioa: Joku eta historioak erabiliz, soluzioak ikuskatzeko abilezia garatzen da.
4.-Prototipoak sortu: Soluzio eta irtenbideak azkar sortu eta taldean balioztatu.
5.-Pentsamendu integratzailea: Produktua baino haratago, erabiltzailearen esperientzian eragina duten faktoreak sintetizatu eta integratu.
6.-Ikasketa iteratiboa: "Behatu-sortu-prototipoak egin-balioztatu" behar den adina soluziorik egokiena topatu arte, kontutan izanda berrikuntza "saiakuntza-akats"-ean oinarrituta dagoela.
Izinker-en berrikuntza eta sormen arloko profesional independenteekin elkarlanean ari gara gure bezeroei kalitatezko zerbitzu profesional bat eskeintzeko asmoz. Design Thinking-eko zerbitzurako INEEDIT Creative Innovation Lab enpresa Kataluniarra dugu bidelagun.